Mungiako Udalak ‘Altxa Burua’ kanpainarekin bat egin du
Mungiako Udalak aste honetan, haurtzaroan eta nerabezaroan pantailen erabilera osasungarria bultzatzeko ‘Altxa Burua’ izeneko kanpainarekin bat egin du. Kanpaina honek helburu bat du: adikzioen murrizketa eta pantailen erabilera gehiegizkoaren ondorioez kontzientziatzea.
Era berean, udalak familiaei hausnarketa-guneak sortzeko, jarraibide partekatuak eskaintzeko eta adingabeentzat digitala murrizteko sare komunitario bat ehuntzeko konpromiso sendoa hartu du. Konpromiso horrekin, Mungiak alternatibak eskaintzen ditu oso garrantzitsua iruditzen zaien gaien inguruan.
‘Gurea erabili zeinke’ proiektua
Mungiako merkataritzen elkartearekin batera, udalak ‘Gurea erabili zeinke’ proiektua abiarazi du. Ekimen honek, sakelako telefonorik ez duten familien beharrak asebetea du helburu. Horrela, establezimenduak eta zerbitzu publikoak erabiliz, telefono-deiak egiteko aukera emango da.
Mungian, honako hauek izango dira kontaktu-puntuak: udal kiroldegia, Torrebillela Kultur Etxea, Mungialdeko Behargintza eta toki ezberdinetako dendak, kanpainaren ikurrarekin identifikatuta.
Udalak azaldu duenez, “Gure haurrak eta gazteak Mungiako kaleetan modu autonomoan seguru sentitzea nahi dugu”. Ekimen honekin, adingabeak zaintzea herri osoaren ardura dela, argituz.
